¿ZEIN MOTIBAZIO DITUZTE BOLUNTARIOEK?
 

Pertsona boluntarioak bere ekintza solidarioa bi motatako motibazio eta arrazoi nagusirengatik egiten du:

  • Arrazoi ideologiko, etiko, moral edo erlijiosoengatik, besteen beharrak eta arazoak bereak bailiran sentitzen ditu horrek,eta gizartea hobetzeko eta gauzak eta mundua aldatzeko zerbait egin nahi izatera bultzatzen du.

  • · Arrazoi pertsonalengatik, gizarterako baliagarria sentitzeko beharragatik, esperientzia berriak ezagutzeko eta bizitzeko,pertsona bezala hezitzeko eta garatzeko, harremanak izateko eta besteekin lan egiteko, etab.

Bi motibazio nagusi horiek pertsona boluntario bakoitzean neurri desberdinetan konbinatzen dira. Ekintza boluntarioak EMATEA esan nahi du (denbora, baliabideak, lana, etab.) eta baita JASOTZEA ere (poza, ikasketa, esperientzia, giza harremanak, etab.)

Pertsona batzuentzat bolondres izateko motibazio nagusienak gizarte ospea biltzea, etorkizunerako itxaropen profesionalak, edo boterea eta eragin sozialaren gura dira edo beste batzuetam, berriz, arrazoi berekoiagoak daude. Baina guri ekintza boluntarioa , batez ere, lehen aipatutako bi motatako motibazioekin loturik dagoela iruditzen zaigu eta, horrela ez izatekotan, Bolondresgoari buruz hitzegitea eztabaidagarria dela iruditzen zaigu.

Dena den, boluntarioak langile profesionalek egin ahal eta behar dituzten lanak egitea sahiestuko du, langileria merkeak bezala edo isilpeko lan-egoerak ekidituz.