¿ZER EGITEN DUTE BOLUNTARIOEK?
 

Boluntarioek , elkarte eta fundazioetan, era guztietako lanak egiten dituzte, adibidez:

  • Ikerketa, egoera, lurralde, erkidego, sektore sozial, arazo zein behar konkretu bati buruzko datuak eta testigantzak bilduz...

  • Informazioa eta sentikortzea, egoerak, beharrak, arazoak hedatuz eta jakinaraziz beste pertsona batzuen kontzientzia esnatuz eta mobilizatuz...

  • Bideratzea eta aholkatzea, premiadun pertsonei edo kolektiboei entzunez, kontsultazioei jaramon eginez, bermea emanez eta informazioa erraztuz...

  • Heziketa, baloreetan heziz, gizabanakoei eta kolektibo sozialei trebetasun sozial eta profesionaletako, osasun ohituretako eta abarretarako gaitasuna emanez.

  • Eskabidea eta salaketa, eskubideak aldarrikatuz, bidegabekeriak erakutsiz...

  • Diru eta baliabideen bereganatzea, dirua jasoz eta proiektu solidarioen garapenerako edo larrialdien atentziorakobeharrezkoak diren bitarteko materialak eta baliabide teknikoak banatuz...

  • Laguntza eta atentzio zuzena behartutako pertsonei, esate baterako, hiesak jotakoei, toxikomanoei, bakarrik dauden agureei,gaizkitratatutako emakumeei, emakume gaizkitratatuei, arloteei, txiroei, eta abarri...

  • Plangintza eta ekintza gestio-kudeaketa, beharrak analizatuz, helburuak eta ekintzen estrategiak adieraziz, baliabide mota guztiak antolatuz, emaitzak balioztatuz...

  • Zuzendaritza, gestioa eta ekintza boluntario erakundeen mantentzea, partehartzea indartuz, helburuak betetzeko antolaketaren funtzionamenduaren eta ekintza beraren eraginkortasuna hobetuz, beste antolakuntza edo instituzioekiko harremanak garatuz...

Ezagutu zenbait bolondresgoren esperientzia "Boluntarioak hizketan" gure saila ikusiz.