¿ZEIN ARLOTAN ARITZEN DIRA BOLUNTARIOAK?
 

Ekintza boluntarioa arlo guztietan, jardunaldi eremu guztietan garatzen da besteak beste:

  • Soziala. Boluntario askok sozialki baztertutako pertsona edo kolektiboen laguntza- lanak egiten dituzte, etorkinen harrera eta integrazioan parte hartuz, txirotasunaren kontra lan eginez, beharrean dauden kolektibo sozialei atentzioa emanez eta edozein motatako gabezia edo gaitasunik eza kontutan hartuz.

  • Kulturala. Boluntario askok egiten dituzte izaera kulturaleko berreskuratze edo atxikipen-lanak, sormena bultzatuz, ondasun kulturalak hedatuz, etab.

  • Heziketakoa. Boluntario askok lan egiten dute helduen alfabetatze eta hezitze lanetan aritzen dira, guztientzako hezkuntzaren alde lan eginez eta eskola giroan parte hartzea bultzatuz eta eraginez.

  • Ingurugiroa. Boluntario askok egiten dituzte espezie edo gune naturaletako babes edo berreskuratze lanak, ingurugiroko degradazio-egoerak salatuz eta hiritargoen arteko inguruguneari buruzko kontzientzia garatuz.

  • Osasuna. Boluntario askok egiten dituzte osasunerako promozio-lanak, bizitza osasungarria bizitzeko ohiturak garatuz, osasun beharrei erantzunez etab.

  • Hiritargoaren Partehartzea eta Gizabidea. Boluntario askok egiten dituzte hiritargoaren partehartzerako promozio-lanak, sare asoziatiboa indartuz, ekimen soziala bultzatuz eta sare sozialak sortuz eta animatuz.

  • Kolektiboentzako Promozioa. Boluntario askok promozio-lanak egiten dituzte, eskubideen alde aritzen dira,eta kolektibo sozial ezberdinen integrazioan saiatzen dira: emakumeak, gazteak, etorkinak, giltzapetuak,alde etnikoak, etab.

  • Giza Eskubideak. Boluntario askok salatzen dituzte gertatzen diren bidegabekeriak, heriotza zigorraren kontra borrokatzen dira eta, Giza Eskubideen, zuzenbidearen eta balore demokratikoen alde lan egiten dute.

  • Nazioarteko Kooperazioa. Boluntario askok garatzen eta bultzatzen dituzte kooperazio proiektuak, txirotasunaren aurka borrokatzeko eta Hegoaldeko herri behartsuetan garapena sustatzeko, etab.

  • Larrialdia eta Sorospena. Boluntario askok lan egiten dute hondamendi naturalek, gerrateek eta goseteek eragindako larrialdiei aurre eginez.

  • Garapen Sozio-ekonomikoa. Boluntario askok lan egiten dute promozio sozio-ekonomiko edo komunitario proiektuen garapenean, Elkarte baten edo sektore sozial baten bizitza maila hobetzera zuzenduta.

  • Aisialdia. Boluntario askok egiten dituzte umeen eta nerabeen aisialdirako heziketa-lanak.Baloreak, ezaguerak eta jarrerak irakasten dizkiete, aisialdian egiten diren aktibitate harrreman ekintza eta jolasen bidez.

Jardunaldi eremuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu "non aritu elkarlanean" eta "Boluntarioak hizketan" gure sailak.