Atal honetan, boluntariotzarako interesgarriak diren beste webgune batzuk aurkituko dituzu.


Boluntariotzaren web-ataria

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak herritarren eta, bereziki, inplikatutako pertsonen eta erakundeen esku jarri du “boluntariotzaren web-ataria”, ekintza hobe dezaketen informazioen eta baliabideen erreferentzia-puntu gisa, eta beren lanarekin gure gizartea herritarren inplikazioaren, lanaren, elkarrekiko laguntzaren eta parte-hartzearen bidez hobetzeko zereginean konprometituta dauden pertsona guztien topagune izan dadin.

Canal Solidario

Gizarte Mugimenduei, GKEei eta Hirugarren Sektoreari zuzendutako ataria, Chandra Fundazioak sustatutakoa. Sektoreari buruzko eguneratutako albiste asko ditu, gai mota guztietan. Lotura asko, partaidetzarako espazioak eta boluntarioen poltsa ere baditu, beste zerbitzu askoren artean.

Info-ONG

Interneteko orrialde honetan, gizarte mugimenduei buruzko gaurkotasuna aurkituko duzue: albisteak, gaurkotasuna, loturak, ikastaroak, nobedadeak eta abar. Informazioz betetako harpidetza-buletina dute, guztiz doakoa.

Iniciativa Social y Estado de Bienestar

Oso orrialde pertsonal interesgarria, Pablo Navajok animatua. Lan boluntarioarekin Sarean egin daitekeenari buruzko froga zehatza. Espainiako Hirugarren Sektoreari, boluntariotzari eta elkartegintzari buruzko testu ugari jasotzen ditu. Erakunde mota guztietara heltzeko lotura ugari ere baditu. Eta beste zerbitzu asko: foroa, txatak, postalak bidaltzeko zerbitzua eta abar. Gaian sakondu nahi duten guztientzat.

NODO50

Gizarte mugimenduei buruzko eta gizarte mugimenduei zuzendutako atarietatik, ibilbide luzeena egin duenetakoa. Izaera alternatibo eta aldarrikatzailea dauka. Bertan, Ekintza Boluntarioko Erakunde askok hartzen dute parte, eta dokumentazio ugari dago bertan, bai eta kanpaina eta erakundeei buruzko informazio asko ere. Gainera, foroa, txatak eta beste zerbitzu batzuk ere baditu.

OneWorld

OneWorld Spain giza eskubideei, garapenari, bakeari eta elkartasunari buruzko ataria da. OneWorld nazioarteko sareko zentroetako bat da. Interneteko komunitate horrek 1.000 erakunde baino gehiago ditu atxikita. Bertatik, erakunde horien lana eman nahi da ezagutzera, eta mundu bidezkoagoa eraikitzeko lan kolektiboan parte hartzeko deia egiten da.

Red Iberoamericana Solidaria

Risolidaria izeneko intranetak hainbat zerbitzu edukitzeko aukera ematen die GKEei: posta elektronikoa, web orria, foroak eta txatak, dena guztiz dohainik. Gainera, atariko tresnak erabiltzeko aukera ematen die, bertatik euren ekimenak, produktu solidarioak, albisteak, lanerako eta lankidetzarako eskaintzak eta abarrak zabaldu ahal izan dezaten. Interesa duten GKEek formulario bat bete behar dute 'Apúntate' atalean, eta, ondoren, bidali. Risolidariaren administratzailea eurekin jarriko da harremanetan, intranetean sartzeko balioko dien administratzaile-gako bat emateko.

EYV 2011 ALLIANCE

Atari digital honetan, Europako boluntariotza-erakunde nagusiek boluntariotzari eta 2011-Boluntariotzaren Europako Urteari buruzko gaiak konpartitzen dituzte eta horri buruzko informazioa trukatzen dute. Aliantzaren asmoa Europa osoko pertsona boluntarioen aintzatespena bultzatzea da. Bibliografia, ekintzen egutegia eta online erako partaidetzarako proposamenak eskaintzen ditu.

Año europeo del voluntariado 2011

Aurten, Europako Erkidegoko herrialde bakoitzean egingo diren ekintza bateratuak eta boluntariotza-lanak ikusarazteko orrialdea. Aipatutako ekintza horiek ondo planifikatutako hedapen-estrategia baten bidez egingo dira. Kanpainako elementu bisualen ekarpena nabarmentzeaz gain, baliabideei buruzko informazioa eta testigantzak jasotzen dituzten atalak ditu.

Plataforma del voluntariado en España.

Sare honek Espainia osoko boluntariotza-erakundeak biltzen ditu, boluntariotza sustatzeko eta gizarte osoa gai honen beharrizanaren inguruan kontzientziatu eta sentsibilizatzeko. Bertan dauden atalen bitartez, koordinazio eta trukerako espazioak ahalbidetu nahi ditu boluntario eta erakundeen artean. Erakunde honek GKEen bozeramaile gisa jokatzen du Estatuko zein nazioarteko foroetan.


  Bisitatzeko interesgarriak izan daitezkeen Sareko beste helbide batzuk:


Ashoka

Guneak Latinoamerikako gizarte-ekintzaileei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du, bai eta baliabideen on-line liburutegia ere. Sektore zibilak eskualdean eta mundu osoan dituen ekimenak sustatzea da gune honen helburua.

Campus for Peace

Campus for Peace delakoa UOCen (Universitat Oberta de Catalunya) lankidetzarako eta elkartasunerako proiektua da. Bere helburua espazio birtuala sortzea da, bertan aurkitu ahal izateko UOCek komunitate birtualetan, lankidetzarako on-line ikasketan, elkartasunean, giza laguntzan eta bakean daukan esperientzia, betiere, elkarrizketa, lankidetza eta lan espazioak sortuz Internet bidez.

Educaweb

Hezkuntzari, trebakuntzari eta lanari buruzko ataria. Boluntariotzaren esparruko baliabide zehatzen sorta zabala: trebakuntza, albisteak, agenda eta lan-poltsa, besteak beste.

Pangea GKEaren atari 'alternatiboa'.

Lankidetzarako komunikazioa. Katalanez eta gaztelaniaz.

Idealistas.org

Elkartegintzaren eta boluntariotzaren inguruko erakunde eta pertsonak biltzen dituen sare globala. Beraren bitartez, pertsonak, ideiak, elkarteak eta baliabideak lotu nahi dira, ekintzarako edo lankidetzarako aukera bakar bat ere ez dadin hutsean geratu, eta, modu horretan, lagundu nahi duten pertsona guztiek laguntzeko aukera izan dezaten.

Zerbikas Fundazioa

Zerbikas Euskadiko Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa Sustatzeko Zentroa da. Ekimenak sorrarazten dituen espazioa da, metodologia hau erabiliz proiektuak ahalbidetzera eta indartzera bideratutako ekintzen topagunea. Metodologia hau hedatzeko trebakuntzak, mintegiak eta material didaktikoak egiten ditu.