¿ZER ESATEN DUTE LEGEEK?
 

1996tik Estatu mailako bolondresgoaren lege bat badago. Bestalde, azken urteotan ia Autonomi Elkarte guztiek sortu dituzte legezko arauak Bolondresgoari buruz. Zenbait kasutan legeak dagozkien parlamentuek onartuak izan dira, beste kasu batzuetan, dekretu administratiboak izan dira, beren lurraldeko alor eta eremuen barruan.

Lege horiek guztiek aho batez onartzen dute boluntariadoaren garrantzia, hiritargoaren partehartzea adierazten Elkarte sozialaren garapen kultural, politiko eta ekonomikoan eta baita botere publikoen konpromezua bere bultzadan eta promozioan ere.

Orokorrean, hiritargoaren partehartze solidarioa boluntariadoaren ekintzetan eragin eta erraztu nahi duten legeak dira, mozkina aterako asmorik gabeko antolakuntza publika edo pribatuen barruan (Estatutako Bolondresgoaren 6/1996 Legea). Arautu eta "erraztu ere nahi dituzteute Administrazio Publikoak, erakundeak eta pertsona boluntarioen arteko harremanak"(Kanariasko Bolondresgoaren L30/1998) Legea).

Oro har (informazio zehatzagoa nahi baduzu, kontsultatu arau zehatza hurrengo loturetan). legezko arau hauek Bolondresgotzat jotzen dute zerbitzu sozialak edo gizartekoak egiten dituzte jende-taldea, kontraprestazio elonomikorik gabe, antolakuntza egonkorra eta demokratiko baten barruan, gizarte eta pertsonaren alde aritzeko konpromezua hartzen duena (Incavol. Kataluina. 25/1991 Legea).

Arau horiek askok argi baztertzen dituzte Bolondresgoaren aktibitatetzat iharduera "bakarrak, noizean behingoak edo mozkina aterako asmorik gabeko antolakuntza publiko edo pribatuak alde batera utzirik egindakoak, baita horiek arrazoi familiarrengatik, laguntasunengatik edo bizilaguntasunengatikoak ere"(Bolondresgoaren 7/1998 Legea. Errioxa).

Baztertzen dira ere, espezifikoki,"laneko edo funtzionario motatako harreman batekin lotuta garatzen diren aktibitateak; zenbait onura sortzen dutenak egin dituzten pertsonentzat; betebehar pertsonal bezala egindako aktibitateak; aktibitate arautuak kontzientzia eragozleak jardutako ordezko zerbitzu soziala bezalakoak zuzendariek edo kudeatzaileek egindako aktibitateak instituzio eragiletan"(Bolondresgoaren 12/95 Dekretua. Gaztela-Mantxa)30/1998 Legea. Kanariak).

Ia arau guztiek erakusten dute "aktibitate boluntarioak ezin izango duela ordezkatu lana ordaindua, nahiz eta laneko arazoak izan, ezta praktika, ikasketa edo lanbide esperientziatzat hartuta era. (Bolondresgoaren 30/1998 Legea. Kanariak).

Bolondresgoaren jarduera arloei buruz, arautegiek aipatzen dituzte "asistentzia motakoak, zerbitzu sozialakoak, hiritargokoak, heziketakoak, kulturalak, zientifikoak, kirolekoak, osasunekoak, garapenerako kooperaziokoak, ingurugirokoaren aldekoak, ikerketa edo ekonomiaren aldekoak, bizitza asoziatiborako garapenekoak, Bolondresgorako promozioak edo natura bezalako besteak" (&/1996 Bolondresgoaren Estatutako Legea). Beste arau batzuek aipatzen dituzte beste eremu batzuk, giza eskubidean aldekotasuna bezalakoa, gizon-emakumeen arteko berdintasunaren promozioa edo langabeziaren kontrako borroka. Zenbait legek eta arautegik zehazten dituzte aktibitate hauek, edozein arlotakoak, zuzenduta izan behar dutenak gizarte solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzera" (Bolondresgoaren 3/1998 Legea. Balearrak).

Bestelako lege eta arauek adierazten dute ere jarduera oinarri-talde batek Bolondresgoaren eta boluntario ekintzaren antolaketaren iharduera zuzendu behar dituena, esate baterako: a) Partehartzea libre, altruista eta hitz emandakoa hiritargoaren partez, ordainketarik jaso gabe, lehentasunen eta gaitasunen arabera, demokratiko eta ez baztertzaile eratako antolakuntzako instituzioen bidez. b) Pertsona eta taldeekiko solidaritatea, interes orokorra lortzeko helburuarekin, beharra sozialei atentzioa emanez orokorki eta ez bakarrik antolaketa beraren kideenei. c)Deszentralizazioa, saiatuz Bolondresgoaren eginkizunak hiritarren hurbilen eta beren gunean.d) Botere publikoekiko Bolondresgoaren antolaketaren autonomia eta askatasuna, zainduz legegintza betetzeko bermea eta gizartearen aurrean Bolondresgoaren antolaketek bere gain hartzen duten erantzunkizuna.e) Osaketa eta koordinazioa Bolondresgo eta administrazioetan, arlo eta maila guztietan ,eta ez hauen jardunaldien ordezkaketa. (Bolondresgoaren 3/1998 Legea. Balearrak).

Bestelako legeek aipatzen dituzte ere boluntarioen eskubide eta eginkizunak, batez ere 6/1996 Estatutako Bolondresgoaren legeak aipatzen duenaren arabera:

  • A. Jasotzea, nola hasieran hala iraunkorki, informazioa, heziketa, bideratzea, bermea eta, behar izatekotan, beharrezko baliabide materialak izendatutako eginkizunak betetzeko.
  • B. Baztertze gabe erabili izatea, beren askatasuna, duintasuna, barrua eta sinesmenak errespetatuz.
  • C. Partehartzea eraginkorrez sartzen diren antolaketan, saioetako lantze, marrazki, gauzatze eta ebaluaketa elkarlana egiten, beren arautegi edo aplikatze arauen arabera.
  • D. Aseguratuta izateak Boluntarioaren aktibitateak ekarritako istripuen eta gaisotasunen kontra arautegiaren bidez ezarritako ezaugarrien eta kapital aseguratuen arabera.
  • E. Itzuli izateak jardunaldietan sortutako gastuak.
  • F. Agiri identifikatiboa edukitzea boluntario izaera ziurtatzen duena.
  • G. Beharreko segurantza eta higiene baldintzetan egitea beren aktibitatea, haren mota eta ezaugarrien arabera.
  • H. Errespetua eta ezagutza jasotzea beren ekarpenaren balio sozialengatik.

Boluntarioak behartuta daude:

  • A. Betetzea sartzen diren antolakuntzekin hitz emandako konpromezuak, beren arautegia eta helburuak errespetatuz.
  • B. Isiltzera, behar denean, jasotako eta ezagututako informazioa aktibitate boluntarioaren garatzerakoan.uardar.
  • C. Uko egitera edozein kontraprestaziomateriala jaso dezaketeena nola beneficiarioarengandik hala bere eginkizunarekin lotutako beste pertsonengandik.
  • D. Errespetatzera beren ekintza boluntarioaren benefiziarioen zuzenbideak.
  • E. Ihardutera solidario eta arduratsu eran.
  • F. Partehartzera organizazioak zehazki aurreikusitako lan heziketakoetan emandako aktibitate eta funtzioetarako, baita iraunkorki behar diren haietan betekoak diren zerbitzuen kalitatea mantentzeko.
  • G. Jarraitzera helburuen araberako arauak ezarritako aktibitateak garatzerakoan.
  • H. Egokiro erabiltzea antolakuntzako agiria eta seinaleak.
  • I. Zaintzera eta errespetatzera antolaketak emandako baliabide materialak.

Kontsultatu Bolondresgoari buruzko arautegia, eskaintzen dizugun zerrendaren bidez.

  • ESTATUTAKO LEGEGINTZA.
    • · 6/1996 Legea, Urtarrilaren 15koa, de Enero, Bolondresgoari buruzkoa (Bolondresgoaren Estatutako Legea).
      Argitalpena: BOE 1996/01/17. Zenbakia: 15-1996 Saila:I
      TESTURA JOAN

  • AUTONOMIKO LEGEGINTZA
    • ANDALUTZIA
      45/1994 Dekretua, Maiatzaren 19koa, Andalutziako Autonomi Elkarteko Bolondresgo Sozialari buruzkoa.
      Argitalpena: BOJA 1993/05/25.Zenbakia55
    • ARAGOI
      9/1992 Legea, Urriaren 7koa, Aragoiko Autonomi Elkarteko Bolondresgo Sozialari buruzkoa.
      Argitalpena: BOA 1992/10/19. Zenbakia 21
    • KANARIAk
      4/1998 Legea, Maiatzaren 15koa, Kanarietako Autonomi Elkarteko Bolondresgoari buruzkoa.
      Argitalpena: BOC 1998/05/25. Zenbakia XVI/063
      TESTURA JOAN
    • GAZTELA-MANTXA
      4/1995 legea,Martxoren 16koa, Gaztela-Mantxako Autonomi Elkarteko Bolondresgoari buruzkoa.
      Argitalpena: DOCM 1995/04/21. Zenbakia 19 BOE 1996/03/05. Zenbakia 56
      TESTURA JOAN
    • GAZTELA ETA LEON
      12/1995 Dekretua, Urtarrilaren 19koa,zeinen bidez Gaztela eta Leongo Bolondresgo araututa geratzen baita.
      Argitalpena: BOCYL 1995/01/25. Zenbakia 17.
    • KATALUNIA
      25/1991 Legea, Abenduaren 13koa, zeinen bidez Kataluniako Bolondresgo Institutua sortzen baita.
      Argitalpena: DOGC 1991/12/30. Zenbakia: 1535
    • MADRILGO ELKARTEA
      3/1994 Legea, Maiatzaren 19koa, Madrilgo autonomi Elkarteko Bolondresgo Sozialari buruzkoa.
      Argitalpena: BOCM 1994/05/24. Zenbakia: 121,BOE 1994/06/25. Zenbakia: 151
    • NAFARROAKO FORU ELKARTEA
      · 2/1998 Foru Legea, Martxoaren 27koa, Nafarroako Elkarteko Bolondresgoari buruzkoa.
      Argitalpena: BON 1998/04/10. Zenbakia 43 ,BOE 1998/6/2. Zenbakia:131
      TESTURA JOAN
    • EXTREMADURA
      1/1998 Legea , Otsailaren 5 ekoa , ExtremadurakoBolondresgo Sozialaren arauei buruzkoa.
      Argitalpena: D.O.E. 98/3/12. Zenbakia 29-O BOE 1998/04/02. Zenbakia: 79
    • GALIZIA
      4/1993, Apirileko 14koa, Galitzia Autonomi Elkarteko Serbitzu Sozialei buruzkoa.
      Argitalpena: BOE 1993/05/11. Zenbakia: 112
    • BALEARRAK
      3/1998 Legea,Maiatzaren 18koa.
      Argitalpena: BOE 1998/06/08. Zenbakia: 136
    • ERRIOXA
      7/1998 Legea, Maiatzaren 6koa, Errioxako Autonomi Elkarteko Bolondresgoari buruzkoa.
      Argitalpena: BOR 1998/05/12. Zenbakia: 57, BOE 1998/05/26. zenbakia: 125
      TESTURA JOAN
    • EUSKAL HERRIA
      17/1998 Legea, Ekainaren 25koa , Bolondresgoari buruz Euskal Herrian.
      Argitalpena: BOPV 1998/07/13. Zenbakia 130
      TESTURA JOAN

FOMENTO NEURRIAK:

  • BOLONDRESGOKO ESTATUTAKO PLANGINTZA.1997-2000 (M.T.A.S.)
    TESTURA JOAN
  • BOLONDRESGOKO GAZTELA-MANTXAKO PLANGINTZA