LAU OINARRIZKO IDEIA BOLONDRESGOAREN INGURUAN.
 
Bolondresgoari buruz, lau ideia argi, lau kontzeptu nagusi izatea komeni zaizu:


  • Bolondrestasun. Bolondresgoa, borondateko ekintza, aukera libre baten emaitza da, aukera etikoa, pertsonala, dohainekoa, ordainketak edo ordainsaririk espero ez duena. Hitz zehatza ez da interes eza, bolondresak interesik badu, interes handia eta bere eragile pertsonaletan jasotzen du saria.

  • Elkartasuna.Altruismo hitzak esan nahi du besteak maitatzea, berekoizkeriaren kontrakoa . Bolondresgoa, borondatezko ekintza besteengan eragina duenean bakarrik existitzen da, interesa taldekoa, orokorra, publikoa denean. Bolondresgoa beharrei, arazoei eta gizarte interesen erantzuna emateko bitarteko bat da eta ez du azken helburu bezala bolondresek nahiak asetzea. Ekintza boluntarioak elkartasun konpromezua dakar talde-bizimodua hobetzeko.

  • Ekintza.Bolondresgoa ez da balio etiko bat, jarrera bat besterik, ekintza zehatz bat baizik.Bolondresgoa egin egiten da, ekintza da. Pertsona on baten, hiritar baten izpiritu lausoan geratzen bada, zentzurik gabeko zerbait izango da, hutsala. Baina, egia da bestalde ez dela posible ekintza hutsa," arimarik gabea",balorerik gabea. Baina mundua aldatzen duena, arazoak eta beharrak aurrez aurre jartzen dituena ekintza da.

  • Antolakuntza.Bolondresgoa ez da ekintza pertsonala, gizabanakoarena,norberarena,intimoa. Bolondresgoaren helburua errealitatea hobetzea, mundua aldatzea, eta hau modu eraginkorrean egitea da. Bat-bateko-tasunaren aurrean bolondresgoak antolatuta aritzea eskatzen du indarrak batuz. Beraz, bolondresgoaren ekintzak antolatutakoa, sistematikoa, sinergikoa izan behar du eta honek, antolaketak, elkarteak eta fundazioak eskatzen ditu bertan aritu ahal izateko.