EKINTZA BOLUNTARIOAREN ERAKUNDEAK.
 

Pertsona boluntarioak ez dira bere kabuz aritzen (horri "jende ona" deitzen diogu, hiritar onak, pertsona solidarioak eta arduratsuak), baizik eta modu antolatu baten bidez , jadanik lanean ari diren elkarte edo fundazioetan parte hartuz edota berriak sortuz.

EKINTZA BOLUNTARIOAREN ERAKUNDE BAT, bere izenak azaltzen duen bezala, mozkina ateratzeko asmorik gabeko antolaketa bat da, gutxi gora behera formalizatuta eta egonkorra zeinen helburua oso arlo desberdinetan gizartea hobetzea baita eta zeinen lana- erabat edo neurri handi batean- bere kideen ekintza boluntarioen bidez garatzen baita.

Bolondresgoa eta ekintza boluntarioaren erakundeak ekimen sozial, Mugimendu Sozial eta Hirugarren Sektorearen parte bat dira, Gobernu edo enpresa pribatuen ekintzetatik argi desberdintzen direlarik. Hala ere, badaude beren politika soziala, kulturala eta abarrekin lotuta bolondresgo proiektuak bultzatzen dituzten administrazio publikoak . Gure ustez, ez dute izan behar gobernuek,hiritarrak baizik, ekintza boluntarioen eragile eta protagonistak, horretarako daude - edo sor daitezke ez izatekotan- izaera askea duten eta gobernupekoak ez diren ONG-ak eta administrazio publikoek haiekin negoziatu ahal eta behar dituzte kooperazio proiektua. Bestela, helburu politiko zein pribatuetarako manipulazio edo interesatutako erabileraren arriskua areagotu egiten da.