Koadernoa deskargatu PDF formatoan

Liderren nagusitasuna sentsazio kontrajarriak sortzen dizkigu (guraria, bekaizkeria, beldurra, segurtasunik eza…), objektibotasuna galtzen dugu, norbaiten alde jokatzera behartzen gaitu eta jakin-mina pizten digu.

“Liderra izatea” ibilbide pertsonala da, eta talde-inplikazioak ditu. Izan ere, koadernoari izenburua ematen dion helburua lortzeko (Elkarteetako liderrak), zintzo eta sakon hausnartu behar dugu zer erdietsi nahi dugun gura nagusitasunaren bidez, eta argi eta garbi izan behar dugu gure ekintza gure jarreren araberakoa izan behar dela.

Seigarren Koaderno Praktikoan, Elkarteetako liderrei buruz hitz egiten da, bai eta elkarteetako botereari eta prozesuei buruz ere. Hain zuzen ere, prozesu horiek partaidetzan oinarritu behar dira, norbaitek “esana eginez agintzea” lortu behar dute eta kide guztiei ekimenerako eta erantzukizunerako esparrua eskaini behar diete.