Koadernoa deskargatu PDF formatoan

Bosgarren koaderno praktiko hau elkarteen komunikazioaz arduratzen da, hau da, elkarteak ematen duen irudia eta inguruarekin duen harremana jorratzen du, elkartearen ekintza eta proiektuen zabalkundea aztertzen du, eta hori guztiori prozesu parte-hartzaile gisa ulertuta, elkartearen helburuei eta elkartearen jardueren hartzaile direnen helburuei behar bezala erantzuteko.

Aurreko koadernoa batzuetan dagoeneko landu dira komunikazioaren gaineko zenbait ideia, ekarpenak batez ere barne komunikazioa hobetzeko aukerei buruz izan dira, barrutik, ekipo eta taldeen ikuspegitik.

Argi dago komunikazioaren barneko alderdiak ezinbestekoak direna, baina oso kontuan izan behar dugu kanpo komunikazioak guretzat duen garrantzia: egiten duguna azaltzea, interesatzen zaiguna zabaltzea, gure zerbitzuak “saltzea”, irudi jakin bat ematea, gure elkarteetarako kide gehiago lortzea.