Koadernoa deskargatu PDF formatoan

Koaderno Praktiko honetan hauxe lortu nahi dugu:

  • Proiektuak egitea erraza izan dadila; eta horretarako, elkarte eta talde horien ekiteko proiektuak aurrera eramaten eta baliabideak bilatzen lagunduko dien tresna sinpleak jarri ditugu euren eskura.
  • Behin eta berriz esan, irakurlea konbentzitu arte, proiektuak burutzeko direla, dirulaguntzarik lortu ez arren. Proiektuak burutzeko baliabideak bilatuko ditugu, edo lehendik ditugun baliabideak aprobetxatuko ditugu.

Bigarren zati hau (proiektuak burutzea, egitea) zailena da, baina garrantzitsuena eta grina handiena sortzen duena ere bada: zerbaitetarako batu gara elkarte batean eta orain elkarte horren helburuak errealitate egingo ditugu, helburuak bete egingo ditugu.

Orduan, gaiaren muinera joan baino lehen, geure burua prestatzea komeni da, gai hau garrantzitsua da-eta: ez dugu bakarrik “proiektu bat nola idatzi behar den” esango; batez ere, ekiteko proiektu batean gure elkartearen helburuak nola zehaztu, eta hori burutzeko baliabideak nola bilatu eta nola antolatu aipatuko dugu.