Koadernoa deskargatu PDF formatoan

Denbora luzea ematen dugu batzartuta. “Batzarritisa” epidemia bat da eta berdin eragiten du elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta enpresetan. Gure zeregin garrantzitsuenetarikoak batzarretatik igarotzen dira. Eta hala ere… denok daukagu batzarren inguruan zerbait esateko: askotan luzeak eta gogaikarriak dira, beti berberek hitz egiten dute, ez diogu elkarri entzuten, denbora luzea galtzen dugu garrantzirik ez duten gauzetaz hitz egiten, ez dira eraginkorrak, ez da ondorio baliagarririk ateratzen…

Arrazoi hauek guztiak direla eta, gura batzarrak jendea erakartzeko edota bertan parte hartzen dutenen interesa sortuko duten gune motibatzaileak izan beharrean, mehatxu bat dira, zigor antzeko bat, eta pertsona normalak atzera egiteko modukoak, eta horregatik jendeak ihes egiten du gure batzar eta erakundeetatik.

Testu honetan gure batzarrak hobetzeko aukera emango diguten pista zehatz batzuk aurkezten ditugu, batzarrak eraginkorrak eta pozgarriak izan daitezen. Eta era argi eta erraz batean egin nahi dugu; horregatik, garrantzitsuak diren arazoen muinera zuzenean joan gara, ideia hauek edonork aprobetxatu eta praktikan jarri ahal izateko.