Garapena eta Lankidetza Topaketen bostgarren edizioa
Fecha: 07.03.2012 | Fuente: Edex
Datorren astelehenean, martxoaren 12an, Garapena eta Lankidetza Topaketen bostagarren edizioa ospatuka da Portugaleten.
Topaketen informazioa zabaltzen duen afixa.  

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera “Aurpegiak, Ahotsak eta Lekuak“ ekimenaren esperientzia partekatzeko aukera izango dugu Sofialeticia Morales Garza doktorearekin. Morales Garza Hezkuntza eta Garapenean lizentziatua da eta 25 urte baino gehiago darama hezkuntza, osasuna eta gizarte-politiketan jarduten.

Panamerikako Osasunaren Erakundeak sustatutako ekimena dugu hau herri behartsuenei zuzendutako  Milurteko Garapen Xedeak lortzeko.

Hegoaldeko begiradatik aurkezten zaigun gaiaren inguruan hitz egiteko esperientzia interesgarri hau GKE eta administrazio publikoei zuzenduta dago.


Tokia:  ADAKA, Santa Maria, 1-1. - 48920 Portugalete

Ordua: 18:00

Leku mugatuak (20). Baieztapena eskertuko genizuke: 94 442 57 84 / cooperacion@edex.es

Bertan “El árbol de los abrazos” multimedia-CDa banatuko da.